Loiuko Lauro Ikastolako gazteek DIPC eta CFM bisitatu dituzte

2024/07/10

Loiuko Lauro Ikastolako gazteek Donostia International Physics Center (DIPC) eta Materialen Fisika Zentroa (CFM) bisitatu dute. Bilbon egin zen Elhuyar Zientzia Azokako zozketan eskuratu zuten egonaldi hau. 

Lehenik, DIPC-ren aurkezpena entzun dute eta ondoren laborategietara bisita egin dute.  DIPC ez ezik, CFM ere ezagutu dute.

Bertan lan egiten duten ikertzaile profesionalekin goiza igaro dute. Euren ikerketaren nondik norakoak ezagutzearekin batera, erreferente errealak gazteei hurbiltzeko aukera ematen dute halako bisitek.  Etorkizunean arlo horretako ikasketak hautatzeko aukerak handitu egiten dira horri esker.