Maiatzaren 6an denok Bilboko Plaza Barrira!

2017/05/29
Maiatzaren 6an egingo da ikertzaile gazteen azoka, Bilboko Plaza Barrian, egun osoz.

Aurkeztu berria da aurtengo Zientzia Azokaren egitaraua.

Eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 8ak arte, 12-18 urteko gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte Bilboko Plaza Barrian. Ehun  talde bilduko dira, eta egin dituzten lanetatik, 21 osasunaren ingurukoak dira, 25 ingurumenari eta ekologiari lotuta daude, 22 ingeniaritzakoak edo teknologikoak,  9k energiarekin zerikusia dute, eta 7 gizarte-zientzietakoak dira.

Horrekin batera, lehen hezkuntzako gaztetxoen esperimentuekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen duten guztiek. Berrikuntza gisa, aurtengo ekitaldian ‘Eremu profesionala’ karpak eta alor desberdinetako zientzia-taillerrak (teknologia, komikia, musika…) izango dira karpa nagusian. Beraz, familia osoari luzatzeko eskaintza da.

Azoka ixteko, urte osoan egindako lanaren aitortza jasoko dute gazteek. Besteak beste, Espainiako zein atzerriko beste azoka batzuetara zein talde joango diren argituko da, eta beste batzuek, berriz, egonaldiak egingo dituzte Euskaltelen, Iberdrolan, Tecnalia Korporazio Teknologikoan, IK4 zentro teknologikoetan, Ikerbasken, CIOCNanogunen edo TZBZ-en.

Irekiera 12tan izango da, eta bertan egongo dira Zientzia Azokaren babesle eta kolaboratzaileak.

Azokak 3 gune nabarmen izango ditu

1.       Arkupeak. Gazteen stand-ak.

 12:00 – 14:00 eta 17:00 - 19:00 bitartean stand-ak ikusgai

2.      Erdigunean Eremu profesionala eta tailerrak

12:00 - 18:30 bitarteko ekintza eta saioak

Ø Eremu profesionala

12:00 - 18:30 bitarteko ekintza eta saioak

▪ Nanokomik erakusketa. CIC nanoGUNE eta DIPC.

▪ Teleko-mix: robotika eta bio-seinaleak. Telekomunikazio Ingeniaritza UPV/EHU

▪ Ikasgelarako teknologia. The Makery.

▪ Txikienentzako tailerrak. Euskaltel Konekta Fundazioa.

Ø TAILERRAK

▪  12:00 Esperimentuen Txokoa

▪ 13:30 Eraiki zure jostailua polimakerrarekin (The Makery) 

▪ 14:45 Teleko tailerra. Zuntz Optikoa (UPV/EHU)

▪ 16:00 Musika-laborategia: REC  (Lorea Argarate Zubia. Las Tea Party DJ’s)

▪  17:30 Nanoteknologia tailerra (CIC nanoGUNE)

17:00 - 20:00 Erdiguneko karpan. Zientzia Azokako marrazkien erakusketa.Dibujatolrato 

3.      Eszenatokia 

19:00 - 20:00 Sari-banaketa

20:00 - 21:00 Las Tea Party DJ’s. Musika-laborategia: PLAY

Zu ere gonbidatuta zaude!