Nafarroako irakasleek STEAM proiektuak egiteko onlineko trebakuntza-saioa izan dute

2021/11/22

Joan de azaroaren 17an, Bigarren Hezkuntzako irakasleek onlineko  trebakuntza-saioa izan dute. STEAM proiektuetan aritzeko oinarriak, irakasle eta ikertzaileen testigantzak, praktika onak eta zientzia-azoketan parte hartzeko aukerak aurkeztu dira; besteak beste, 2022ko udaberrian Nafarroan antolatuko den zientzia-azokan proiektuak aurkezteko aukera.

Elhuyarrek eman du saio Nagusia eta Leitzako BHI institutuko irakasleak alderdi praktikoaren inguruko azalpenak eman ditu.

Parte hartu dute ikastetxe hauetako irakasleek: CPEIP Zugarramurdi HLHIP, IES Lekaroz BHI, IES Altsasu BHI, Garcés Fayos ikastola, IESO Garralda DBHI, CPEIP Pam. S. Francisco HLHIP, IES Altsasu BHI, S. Fermin ikastola eta Zangozako ikastola

Trebakuntza-saio hau antolatu da, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren), Nafarroako Gobernuaren eta Euroeskualdeko laguntzei esker.