#NikEtxeanEsperimentuak

2020/03/31
Elhuyarrek etxean esperimentuak egitera gonbidatzen zaitu. Esperimentuaren emaitza konpartitzeko edo beste iradokizunik baldin baduzu, erabili #NikEtxeanEsperimentuak traola.

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira; apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbitea luzatu du Elhuyarrek.

Animatu, esperimentatu eta partekatu!

 

SAKATU HEMEN ESPERIMENTUEN EGUTEGIRA JOATEKO