Nola ezarri STEAM proiektu bat ikasgelan?

2021/10/08

Datorren urriaren 20an Nola ezarri STEAM proiektu bat ikasgelan? web-mintegia izango da.

Bertan STEAM Hezkuntzako 3 ekimen finkatu ezagutuko ditugu, 3 ikastetxeren esperientziari esker. Horiek dira erantzungo diren galderetako batzuk:

- Nola eraman ikasgelara proiektu horiek?

- Nola lotu elkarrekin STEAM ikasgaiak?

- Zein metodologia erabili daitezke?

- Nola eragiten dute ikasleengan?

- Zein mailako ikasleekin hartu daiteke parte?

- Zein baliabide behar dira?

Parte hartuko dutenak:

  • “Elhuyar Zientzia Azoka”. Elorrio BHI ikastetxearen esperientzia
  • FIRST LEGO League Euskadi”. Fleming herri eskolaren esperientzia
  • “Inspira STEAM“. Gernika BHI institutuaren esperientzia 

                    Izena eman