Gaur egin da Teknozientzia azoka Iruñeko Baluarten

2022/04/09
Nafarroako 14 ikastetxetako gazteek 40 zientzia-proiektu aurkeztu dituzte apirilaren 9an, Baluarten.

Teknozientzia Azoka gaur, apirilak 9, ospatu da Iruñeko Baluarten, eta gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan dute. Azoka goizeko 10:00etan ireki da Nafarroako agintari eta beste ordezkarien agurrarekin. Bertan izan dira Agurtzane Martínez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza Saileko zuzendaria; Paula Noya López, NICDOko azpiegituren zuzendaria; Diego Garrido Vidal, Aditech-eko zuzendaria; Javier Armentia Fructuoso, Iruñeko Planetarioko zuzendaria; Eneritz González Fernández, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara atalburua, eta Aitziber Lasa Iglesias, Elhuyarreko STEAM Hezkuntzaren Arlo-arduraduna. Arnaitz Fernandez Elias meteorologoa izan da saioaren aurkezlea.

Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako 40 proiektu zientifiko erakutsi dituzte Baluarteko erakusketa-aretoan. Guztira 170 ikaslek hartu dute parte; horietatik % 56 neskak izan dira eta % 44 mutilak. Saioaren amaieran, gazteek parte-hartze diplomak jaso dituzte eta ikerketa-zentroek eskainitako bisitak banatu dira parte hartu duten ikastetxeen artean: Biurdana BHI, C. Luis Amigó, C. Sagrado Corazón, C. San Cernin, Garralda DBHI, IES Barañain, IES Basoko, IES Navarro Villoslada, IES Padre Moret - Irubide, IES Plaza de la Cruz, Liceo Monjardin, Otsagabia BHI, San Fermin Ikastola eta Zangozako Ikastola.

Teknozientzia azokaren helburuak dira, batetik, Bigarren hezkuntzako ikasleek proiektu zientifikoak eta teknologiak publikoarekin partekatzea, eta, bestetik, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea. Azpimarratzekoa da proiektuan zehar Nafarroako ikertzaileek duten parte-hartzea eta proiektu honekin izan duten konpromisoa; gazteen proiektuen aholkulari izan dira. Era berean, Teknozientziak ADItech-en laguntza jaso du Nafarroako ikerketa-zentro edota enpresetan gazteei esperientzia-bisitak eskaintzeko. Zentro hauetarako bisitak jaso dituzte ikastetxeek: Aldakin, CENER, CIMA, CNTA, CSIC-IdAB, Gamesa, Naitec, NavarraBiomed eta UPNALab.

Apirilaren 2an egin zen Kanboko Xalbador kolegioko zientzia-azoka, apirilaren 9an Iruñean Teknozientzia azoka ospatu da, eta ekainaren 2tik 4ra izango da Elhuyar Zientzia Azoka, Bilbon.

Hemen egunari buruzko argazkiak eta bideoa.

Teknozientzia azokak, besteak beste, Euroeskualdearen eta Fundación Española para la Ciencia y la Tecnologíaren (FECYT) laguntza jaso du.

   

Teknozientzia azokaren berariazko babesleak:

Nafarroako Gobernua, NICDO, Iruñeko Planetarioa, STEM Planeta, Elhuyar.

Teknozientzia azokaren berariazko kolaboratzaileak:

ADItech, Aldakin, CENER, CIMA, CNTA, CSIC-IdAB, Siemens-Gamesa, Naitec, NavarraBiomed eta UPNALAB.