Proiektuen IV Erakusketa-azoka Beasaingo La Salle ikastetxean

2019/05/28
Astearte arratsaldean, maiatzak 28, jardunaldi berezi bat izango da Beasainen, proiektuen inguruan. Arratsaldeko 15:30-18:30 bitartean, Gernika Pasealekuan (Pergoletan) izango da.

Beasaingo DBHko 2. zikloko talde guztiek eta kanpotik etorritako ikasle-talde batzuk (Bilbo, Irun, Zumarraga, Donostia, Zaragoza, San Asensio eta Alfaro) La Sallen garatutako beren proiektuak aurkeztuko dituzte erakusketa azoka osatuz. La Salle ikastetxeetan garatutako proiektuak izango dira guztiak. Bertatik pasatuko diren bisitariei beren proiektua azaltzeko asmoz talde bakoitzak bere standa prestatuko du. Guztira 32 proiektu izango dira, eta 150 ikasle.

Proiektu pila eta denak desberdinak eta interesgarriak. Hauen artean aurten Elhuyar Zientzia Azoka-n aurkeztu eta sarituak izan diren bi proiektu egongo dira (“Bakterioen erresistentzia antibiotikoekiko” eta “Fruitu eta barazkien heldutasuna bereizteko sentsorea”).