Solokoetxe ikastetxeko 'Bilboko txoriak' ikasle-taldea Oporton da Elhuyar Zientzia Azokaren izenean

2018/06/01
Portugaleko 'Mostra Nacional de Ciência' zientzia-azokan ari dira gazteak euren zientzia-proiektua aurkezten.

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Oporton (Portugal) ospatzen ari den Mostra Nacional de Ciência zientzia-azokan dira Bilboko Solokoetxe ikastetxeko Markel Ruiz Ibañez, Ane Otero Erezuma eta Mikel Granados Sanchez ikasleak. Batxilergoko 1. mailako ikasle-talde honek Bilboko txoriak lana aurkezten ari da, Elhuyar Zientzia Azoka 2017-2018 ekitaldian Bilbon aipamena jaso zuen lan bera.

Elhuyar Zientzia Azokaren eta Portugaleko Fundação da Juventude fundazioaren artean sinatutako hitzarmenari esker ari dira Bilboko gazteak azoka horretan parte hartzen.

Gurasoek lagunduta joan dira Oportora, eta zorterik onena opa diegu guztiei!