Somorrostro ikastetxeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokako lana promozionatzen

2020/03/12
Somorrostroko ikasleak 3 proiektu lantzen ari dira aurtengo Elhuyar Zientzia Azokarako, eta horietako batentzat, 'Zigarro-mutzikinak birziklatuz', udalaren laguntza lortu dute.

Proiektuei dagokioenez, 2019-2020 ikasturtean, Somorrostroko ikastetzeko DBHko gazteak hiru proiektu lantzen ari dira: 

  1. Zigarro-mutxikinak birziklatuz
  2. Plastikoen birziklatze ekologikoa
  3. Etxebizitzetako birgaitze-energetikoa

Elhuyar Zientzia Azokaren Bilboko azoka nagusirako bidean EHUKo eta Neiker-Tecnaliako ikertzaileekin egon dira proiektuak hobetzen; haiei esker ideia berriak bururatu zaizkie eta proiektuei beste ikuspegia eman.

 

  

Baina ez hori bakarrik, otsailaren 24an El Correo egunkarian ” Zigarro-mutzikinak birziklatuz” proeiktuari buruzko berria argitaratu zen eta, horri esker, Muskizko udalaren dirulaguntza jasoko du.