Solokoetxeko gazteak Exporecerca zientzia-azokan parte hartu dute
'Elhuyar Zientzia Azoka 2019' azokan lortutako sariaren emaitza izan da Exporececa Jove zientzia-azokan parte hartzea. 2019ko maiatzaren 11n ospatu zen Elhuyar Zientzia Azoka azoka nagusian Kataluniako Exporecerca Jove azokara joateko saria lortu zuten 'Ur-tantak' lanarekin. Hauek izan ziren epaimahairen arrazoiak lana saritzeko: 'Ideia oso ondo garatu dutelako, gaur egungo arazo bati heldu eta ondo azaltzeagatik, metodologikoki ondo pentsatua, komunikazio zuzena eta originala erabiltzeagatik, adituen laguntza egoki erabiltzeagatik'.
Hona gazteek bere 'Ur-tantak' lanari buruz diotena: 'Uste dugu Arrigunagako hondartza kutsatuta dagoela, eta hori horrela den ikertzea erabaki dugu. Horretarako, marearteko gunea ikertu dugu. Bestalde harean egon daitezkeen mikroplastikoak eta uraren PH-a ere neurtu ditugu.'
Bilboko Solokoetxe BHI ikastetxeko DBH4ko Eneritz, June eta Garazi Bartzelonan izan dira otsailaren 26tik 29ra bitartean, irakasleak lagunduta.
Zorionak eginiko lanagatik eta Bartzelponako bizipenagatik!