Somorrostro ikastetexeak lehenengo STEAM zientzia-azoka antolatu du

2019/05/16
Elhuyarren Zientzia Azokan maiatzaren 11n aurkeztutako proiektu zientifikoez gain, beste hainbat proiektu ikus ahal izan dira.

Maiatzaren 16an (ostirala), STEAM azokaren lehen edizioa egin da Somorrostro Trebakuntza Zentroan. Zientzia-, teknologia-, matematika- eta arte-arloko proiektuetan parte hartzea sustatzeko, DBHko eta LHko ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkeztu dizkiete Muskizko San Joan Bataiatzailea ikastetxeko gainerako kideei, familiei eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Guztiek ikusi ahal izan dituzte standak; Elhuyarren Zientzia Azokan aurkeztutako proiektu zientifikoez gain, soldadura birtualeko makinak, planetario txiki bat, eta beste hainbat proiektu ikus ahal izan dira.

Hemen informazio gehiago, eta argazkiak.