Somorrostroko ikastetxean gazteak STEAM proiektuetan murgilduta
2021/04/23
Joan den apirilaren 22an Centro formación Somorrostron STEAM jardunaldi bat egin zuten.
STEAM proiektuak zer diren, zer helburu eta fase dituzten, eta abar ezagutu ahal izan dituzte ikasleek, Elhuyar Zientzia Azokan nola eta zergatik parte hartu aztertzearekin batera. Eta amaitzeko, 2020-2021 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azokara aurkeztuko dituzten proiektuak erakutsi dituzte.
Proiektuak ikaskideen aurrean aurkeztu dituzte, Muskizko Ingurumeneko zinegotzia eta Muskizko Udaleko Ingurumen Teknikaria ere bertan zirela, eta GKE (Hahatay), Senegal eta Espainiaren arteko garapenerako lankidetzan lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko elkartearen aurrean.
DBH2 mailako bi proiektu egin eta aurkeztu dituzte ikastetxeko 5 ikaslek: ‘Armairu alelopatikoa eta jasangarria’ bata, eta ‘Eguzki-Hozkailua jasangarria’ bestea.