SPOON proiektuaren hirugarren bilera Utrecht-en, Herbehereetan, izan da

2019/12/16
Elhuyarreko Zientzia Hezkuntza arloko kide den Danel Solabarrieta Arrizabalaga Utrecht-en izan da SPOON proiektuaren jarraipen-bileran.

SPOON proiekturen aurteko hirugarren bilera izan da hau, eta abenduaren 11,12 eta 13an. Pentsamendu kritikoa lantzeko baliabideak lantzen eta ezagutzen jarraitu dute kideek. Elhuyarren asmoa da praktika eta baliabide interesgarriak identifikatzea gure hezkuntza-sistemarako baliagarriak izango diren materialak eta trebakuntzak eskaintzeko. 

SPOON (STEM education and Practice are not Only about the cONtent) Europako Komisioak finantzatutako proiektu honetan, Elhuyarrez gain, STEAM hezkuntzako Europako hainbat jatorritako parte-hartzaileak daude:

  • Frantziako ‘Maison pour la Science’ eta ‘Unistra’ (University of Strasbourg)
  • Kataluniako ‘UOC’ unibertsitatea
  • Herbehereetako ‘Boswell Beta’ (Utrecht Unibertsitateko spin of eta bazkidea)
  • Kroaziako ‘Tvornika Znanosti’ GKEa
  • Elhuyar, koordinatzaile gisa