'STEAM hezkuntza eta STEM profesio eta profesionalak gazteak inspiratzeko' liburuak kaleratu ditu Elhuyarrek
Pernan Goñiren ilustrazioez eginiko hiru liburuxkak zientzia.eus/steam webgunean daude eskuragarri, doan deskargatzeko:
1- STEAM hezkuntza eta STEM profesioak gazteak inspiratzeko: STEAM hezkuntzaren definizioak berekin dakarren hezkuntza-ereduaren aldaketaren gakoak biltzen ditu liburuxkak: XXI. menderako konpetentziak; neskak, emakumeak eta STEAM; zergatik STEAM; ikastetxeetan, zer da STEAM, eta ikastetxeetatik kanpo?
2- STEAM proiektuak egiteko IDEIAK, gazteak inspiratzeko: gazteek zientzia- eta teknologia-proiektuak egiteko tresnak, ideiak, azalpenak eta baliabideak bildu dira liburuxka honetan.
3- STEM profesionalak gazteak inspiratzeko: STEAM hezkuntzaren proposamenean STEM profesionalen ereduaren figura sortzen da, eta aztertu da eredu horiek nola eraikitzen ditugun edo nola eraiki beharko genituzkeen. Gazteen etorkizunerako asmo profesionaletan zerk eragiten duen aurkezten da, eta gazteen eta profesionalen arteko topaketak bideratzeko lanean ari garen eragileen arteko hausnarketa eta praktika eredugarrien aurkezpena egiten da liburuxka honetan.
Informazio gehiago, hemen