STEAM hezkuntza. Irakasle eta profesionalentzako materiala eskura webgunean

2020/11/22

Gazteak STEAM hezkuntzan eta STEM profesioetan inspiratzeko hiru liburuxka kaleratu berri ditu Elhuyarrek, eta horiek doan deskargatzeko moduan daude zientzia.eus webgunean sortutako STEAM Hezkuntza atalean.

Liburuxka horiez gain STEAM hezkuntzak berekin dakarrena gizarteratzeko baliabideak argitaratzen hasiko gara, hala nola:

  • Komiki-zintak: liburuxka horietan dauden hainbat komiki-zinta aukeratu ditugu eta sare sozialetan eta eus/steam webgunean argitaratuko dira. Horien helburua da STEAM edukien zabalkundea areagotu eta gero eta komunitate zabalagoa lortzea.

 

  • STEAM hezkuntzaren inguruko artikulu, albiste, adituei elkarrizketa, bideo ere argitaratuko dira, egunrokotasunari helduta.
  • Eduki hauetan guztietan eta gure urteetako eskarmentuan oinarrituta, trebakuntza-saioak eskainiko ditugu bai irakasleei zuzenduta eta bai STEM profesionalei zuzenduta.