STEM Planetak eta Elhuyarrek ikertzaile gazteak eta ikasleak elkartu ditu gaur Planetarioan
STEAM Planetak eta Elhuyarrek antolatu duten “Parekoen arteko topaketa” goizeko hamarretan abiatu da. Ikertzaile gazteez eta ikasleez gain bertan parte hartu dute Javier Armentia, Fructuoso Iruñeko Planetarioko zuzendariak; Sara G. Hualdek, STEM-Planetako arduradunak; Agurtzane Martínez Origosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza zuzendari nagusiak; Maria Uresandi, ADITech Fundazioaren arduradunak; eta Danel Solabarrieta Arrizabalaga, Elhuyar Zientzia Azokako arduradunak.
Topaketan ikertzaile gazteek eta ikasleek proiektuak partekatzen dituzte. Goiz osoan aritu dira iradokizun eta aholkuak trukatzen; ‘Elhuyar Zientzia Azoka’ proiektuan parte hartzen ari diren Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako hainbat ikasle izan dira, esaterako, Leitzako Amazabal BHI eta Mutiloako Luis Amigó Ikastetxeko ikasleak. Eurekin batera Nafarroako Unibertsitatetako eta Aditetch-Sinai ikerketa-zentroko 14 ikertzaile gazte ere.
Hemen proiektuak aurkeztu dituzten gazteak Teknozientzia azokan izango dira, apirilaren 9an egingo den azokan. Guztira, Nafarroako 19 ikastetxetako ikasle-taldeak ari dira proiektuak prestatzen ekimen honetarako, eta horietako asko, Elhuyar Zientzia Azokak ekainean Bilbon egingo duen azokan hartuko dute parte.
Saio hau antolatu da, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren) eta Euroeskualdeko laguntzei esker.