'STEM profesionalak gazteak inspiratzeko' liburuxka osatu du Elhuyarrek
Mundu profesionalez ari garenean, STEM profesioez ari gara; arloetako diziplinen hezkuntzaz ari garenean, berriz, STEAM hezkuntzaz.
XXI. mendeko teknikariak eta ingeniariak sortzeko errezeta bat baino askoz gehiago ere bada STEAM: errealitatea jakinminez, ikertzeko grinaz, eta era aktiboan ikuskatzeko baliagarria da. STEM profesioak uste baino eremu gehiagotan zabaltzen dira, gainera. Eta eguneroko bizimoduan ere behar dugu STEAM ikuspuntua, erabakiak hartzeko eta hain arriskutsu diren sinismen faltsuak eta sasi-zientziak baztertzeko.
Gaur egungo gizartearen erronka handien aurrean, bestelako STEM profesionalak behar ditugu, mundu jasangarriago bat eraikitzeko, begirada kritikoz aritzeko, gizartearen erronka handiei erantzuteko, eta bertako ekonomia, industria, hezkuntza... bizberritzeko; baita ikerkuntzaren munduan gure ahotsa izateko ere.
Hemen daukazu hori guztia jasoz eginiko liburua (doan jaisteko pdfa) eta bideoa ikusteko lotura.
Lan hau Elhuyarrek egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren dirulaguntzaz, eta erakunde hauen laguntzari esker: CRECIM (Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica), Debegesa, Iraurgi Berritzen, Innobasque, DIPC (Donostia International Physics Center), CFM (Materialen Fisika Zentroa), CIC nanoGUNE, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bizilabe, Danobat Group.
Egilea: Elhuyar
Ilustrazioak: Pernan Goñi Olalde
Lizentzia: Creative Commons, Ez Komertziala eta Errekonozimendua