SPOON Europako proiektuaren kideak Elhuyar Zientzia Azokan izan dira

2019/05/13
Kontsortzioaren helburua da STEAM arloetako irakasleen trebakuntza hobetzea, zeharkako konpetentzietan fokua jarrita: pentsamendu kritikoa, ikerketa eta berrikuntza arduratsua (RRI), balioak, ikerketarako-trebeziak, metodologia aktiboak, eragileetako bakoitzak duen eskarmentu eta jardueretatik abiatua ezagutza partekatuz. Elhuyarrek Zientzia Azokan duen jardueratik egingo du ekarpena. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du.

Ezagutzak aztertu eta partekatzeko ahalegin horretan, SPOON  (STEM education and Practice are not Only about the cONtent)eko kideak Bilboko Plaza Barrian 'Elhuyar Zientzia Azoka 2019' ikusten izan ziren maiatzaren 11, eta  bisitaz gain erakunde eta irakasleekin elkartu ziren. Ondoren, maiatzaren 12an eta 13an, Bilbon jarraitu dute azokaren ingurukoak hobeto aztertzen.

Europako Komisioak finantzatutako proiektu honetan, STEAM hezkuntzako Europako hainbat jatorriko parte-hartzaile ari dira parte hartzen:

Frantziako Maison pour la Science eta Unistra (University of Strasbourg)

Kataluniako UOC Unibertsitatea

Herbehereetako Boswell Beta (Utrecht Unibertsitateko spin of eta bazkidea)

Kroaziako Tvornika Znanosti GKEa

Elhuyar, koordinatzaile gisa