STEMFAIRNET Europako proiektuaren bazkideak Italiako 'I giovani e le scienze' zientzia-azokan izan dira

2019/03/20
Elhuyarrek gidatzen duen STEMfairnet proiektu honek helburu bikoitza du: batetik, zientzia-azoken nazioarteko sarea sustatzea; bestetik, zientzia-azokek gazteei eskaintzen dizkien esperientziak hobetzea, bai zientzia eta teknologia konpetentziak gehiago garatzeko, bai azokak eurak inklusiboagoak izateko.

           

STEMFAIRNET proiektua zientzia-azoketan parte hartzen duten Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzenduta dago (12-18 urte).

Milaneko 'I giovani e le scienze' azokako egunetan, martxoak 16, 17 eta 18, proiektuan diharduten erakundeetako ordezkariak gazteekin eta irakasleekin elkartu dira, eta jarraian azoken antolamendurako eta parte-hartzerako hobekuntza proposamenak garatu dituzte. Horretaz gain, hurrengo asteetan beste bi zientzia-azoka bisitatuko dituzte: Portugaleko Mostra Nacional de Ciência zientzia azoka eta Belgikako Science-EXPO.

'I giovani e le scienze' zientzia-azoka

Milaneko azokaren helburu nagusiak dira gazteak zientziara eta ikerketara hurbiltzea, eta ikasleen berrikuntza gaitasunak eta lankidetza gaitasunak sustatzea. 70 ikasle baino gehiagok hartu dute parte hiru egunetan.

STEMFAIRNET proiektua Erasmus + programak finantzatzen du, eta taldea ondorengo erakundeek osatzen dute: Elhuyar Fundazioa (Usurbil), Agrupamento de Escolas D. Maria II (Braga), FAST - Federazione delle Associazioni Scientifiche e Tecniche (Milan), Fundação da Juventude (Porto), Milset Europe (Brusela) eta Unamuno BHI (Bilbo).

 

  agrupamento  FAST_logo2  fj        unamuno-institutua-logo-ona