Urola Erdia eskualdeko 5 ikastetxeetako 200 ikasle inguru zientzia nahiz teknologia proiektuak lantzen

2021/07/05
"ZTIM Urola Erdian 2020/21" ekimenak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleekin lankidetzan garatu da

2020/21 ikasturtean, eskualdeko 5 ikastetxeak, 10 irakasle, arlo ezberdinetako 8 profesional eta DBH eta Batxiler mailako 250 ikasle inguruk hartu dute parte prozesuan zehar.

Proiektuaren garapenean zehar, irakasleek zientzia eta teknologia arloan proiektuen garapenerako prestakuntza eta tutorizazioa jaso dute Elhuyarren eskutik. Era berean, proiektuen garapenean zehar, ikasle eta arlo ezberdinetako profesionalen arteko harremanak sustatzeko ahaleginak egin dira. Hainbat profesionalek hartu du parte prozesuan zehar eta ikasleek oro har profesionalekin izandako harremanaren balorazio oso positiboa egin dute.

Eskualdeko ikastetxeek zientzia eta teknologia arloan landu dituzten proiektuak laburbiltzen dituen katalogoa osatu dute. Landu diren proiektuen nondik norakoak jasotzeaz gain, ikasleek egindako lanketak ikusi ahal dira bertan.

Hemen katalogoa