Urola Erdiko irakasleak STEAM hezkuntzaren eta proiektugintzaren inguruan trebatu dira
2021/03/02
Gaur, 2021eko martxoaren 2an, Urola Erdiko ikastetxeetako irakasleak zientziako eta teknologiako proiektugintzako oinarriak ezagutzen eta lantzen aritu dira. Urola Erdia eskualdeko Iraurgi Berritzen garapen-agentziarekin batera antolatutako saioak izan dira, eta Elhuyarreko STEAM Hezkuntza arloko kideek eman dituzte.
Elhuyarreko prestatzaileek erakutsi dute nola bultzatu zientziako zein teknologiako proiektuen bidezko irakaskuntza eta nola gelaratu kontzeptu teorikoak. STEM profesionalen parte-hartzea balioan jarri eta partekatzeaz gain, ikastetxeetako beharrak eta plangintzak partekatu dira. Egindako proiektuen komunikazioa bideratzeko oinarriak ere aztertu dituzte.
Azkoitiko Urola ikastola BHIko, Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko, Azpeitiko Ikasberri ikastola Kooperatibako, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko, eta Azkoitia BHI institutuko fisika, kimika, biologia, natur zientzia eta teknologiako irakasleek hartu dute parte.