Xalbador kolegioko 92 gaztek proiektuak aurkeztu dituzte Kanboko Elhuyar Zientzia Azokan

2023/04/03

Apirilaren 1ean, goizean zehar, 12-14 urteko gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakutsi dituzte Xalbador kolegioan antolatutako azokan. 92 gaztek osatutako 25 proiektu aurkeztu zituzten.

Kolegioaren frontoian antolatutako azokaren helburuak dira, batetik, Bigarren hezkuntzako ikasleek proiektu zientifiko eta teknologikoak gurasoekin partekatzea, eta, bestetik, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea.

Euskadi-Akitania-Nafarroako Euroeskualdea deialdiaren barruan kokatzen da azoka hau, Euskal Herrian antolatuko diren beste zientzia-azoken sarea garatzeko helburuarekin. Euskadiko, Akitaniako eta Nafarroako hiru erakundek (hurrenez hurren, Elhuyar, Kanboko Xalbador kolegioa eta STEMPlaneta/Iruñeko Planetarioa) bat eginda garatzen ari diren proiektua da.

Antolatzaileak

        

 

Babeslea