Zientzia Azoka 2018-2019 abiatzera doa!

2018/07/24
Ikasturte berriarekin batera jarriko da martxan Zientzia Azokaren ekitaldi berria ere.

Zientzia Azokaren ekitaldi berrian gazte-taldeek izena emateko epea 2018ko irailaren 24an hasiko da, eta Bilboko azoka 2019ko maiatzaren 11n izango da. Hona hemen urteko agendako mugarri nagusiak:

  1. Izen-ematea: irailaren 24tik aurrera
  2. Proiektuaren definizioa webgunean zehaztu (gaia aukeratu eta proiektua zehaztu): abenduaren 21a
  3. Txosten-metodologikoa webgunera igo (proiektuan emango diren urratsen planifikazioa):  otsailaren 28rako
  4. Ikertzaileekin egon: martxoaren 29rako
  5. Apirilaren batean ikastetxeei galdetu zenbat etorriko liratekeen Bilbora. Apirilaren bostean guk erantzun zenbatentzako tokia dagoen.
  6. Ikastetxeak esan zein talde etorriko diren: apirilaren 12rako
  7. Proiektuaren amaierako txostena, aurkezpena edo bideoa  webgunera igo: apirilaren 12rako
  8. Bilborako aurkezpenak prestatu: maiatzaren 11rako
  9. Zientzia Azoka eguna: maitzaren 11
  10. Egonaldiak, trebakuntzak, beste azoketara bidaiak: maiatzetik aurrera (uda aurretik edo ondoren)