Europako Erasmus+ deialdiko diru-laguntza bat Elhuyarren Zientzia Azoka proiektua sendotzeko

2018/07/24
Europako Erasmus+ diru-laguntzen 2018ko deialdian, Elhuyarrek 'Emergent' proiekturako eskaera aurkeztu zuen, eta onartu egin dute.

Elhuyarrek aurkeztutako 'Emergent' proiektuaren xedea da, oro har, genero-ikuspegia lantzea, eta, bereziki, genero-ikuspegia hezkuntzan txertatzeko praktika onak trukatzea. Amaitu berri den STING proiektuaren jarraipenekoa da 'Emergent', eta hango partaide berak ditu:

Elhuyar da proiektuaren gidari eta liderra, eta hauek dira kideak edo partnerrak:

- Zipreko EUROPEAN UNIVERSITY CYPRUS

- Danimarkako EXPERIMENTARIUM

- Esloveniako HISA

- Turkiako HACETTEPE UNIVERSITY  eta MAYA SCHOOLS

- Herbehereetako NEMO SCIENCE MUSEUM

- Norvegiako Norwegian University of Science and Technology (NTNU)

- Erresuma Batuko ST MARY’S UNIVERSITY COLLEGE