Nafarroako gazteek zientzia-proiektuak erakutsiko dituzte Baluarten, ‘Elhuyar Zientzia Azoka│Nafarroa Teknozientzia’ azokan
2024/04/25
‘Elhuyar Zientzia Azoka│NafarroaTeknozientzia azoka datorren larunbatean, apirilak 27, ospatuko da Iruñeko Baluarten. Nafarroako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izango dute.
Azoka goizeko 10:30etan irekiko da eta goiz osoa izango dute gazteek proiektuak aurkezteko.
Ikastetxe hauetako ikasleak izango dira:
- Altsasu BHI (Altsasu)
- Amazabal BHI (Leitza)
- Askatasuna BHI (Burlata)
- Colegio E.E. El Molino (Iruñea)
- Colegio Luis Amigó (Mutiloa)
- Garcés De Los Fayos Ikastola (Tafalla)
- IES Caro Baroja (Iruñea)
- IES Mendillorri (Iruñea)
- IES Padre Moret-Irubide (Iruñea)
- IES Plaza De La Cruz (Iruñea)
- Iñigo Aritza ikastola (Altsasu)
- Iruñeko Planetarioa
- Liceo Monjardin (Iruñea)
- Otsagabia DBHI (Otsagabia)
- San Fermin Ikastola (Zizur Txikia)
ZATOZ GAZTEEN PROIEKTUAK IKUSTERA!
Antolatzaileak
Elhuyar Fundazioa eta STEM Planeta/ NICDO-Iruñeko Planetarioa
Babesleak
Proiektu honek, besteak beste, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Euroeskualdea Akitania Berria-Euskadi-Nafarroaren laguntza du, Elhuyar Zientzia Azoka proiektua finantzatuz.