Zientzia Azokan zientziaren sustapenean eta Garapen Iraunkorreko Helburuen balioak sustatzen laguntzeko hitzarmenak sinatu ditu Elhuyarrek Bizkaia Talent-ekin eta UNESCO Etxea-rekin, hurrenez hurren
Elhuyar Fundazioaren eta Bizkaia Talenten arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Leire Cancio Orueta andreak, eta Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenez Aira jaunak.
Hitzarmen honen bidez, Bizkaia Talentek konpromisoa hartzen du azokan parte hartzen duen gazte-talde bat Mouvement International pour le Loisir Scientifique et Technique (MILSET) erakundeak antolatutako ekintza batera eramateko. MILSET irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, helburu duena pertsona gazteengan kultura zientifikoa garatzea, zientzia- eta teknologia-programak antolatuz, besteak beste, zientzia-azokak, kanpamentu zientifikoak, kongresuak eta kalitate handiko beste zenbait jarduera.
Halaber, talentua kudeatzen espezializatuta dagoen erakundea izanik, Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteei lau plaza eskainiko dizkie Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programan parte hartzeko.
Era berean, UNESCO Etxeak ere, euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen arteko elkarreragin eraldatzailea sustatzen du, eta iritzi eta irizpide propioak ematen ditu, ikerketaren, eraginaren, prestakuntzaren, berrikuntzaren eta dibulgazioaren bitartez.
Horrenbestez, bi erakundeetako puntuek bat eginda, Elhuyar Fundazioaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elhuyar Fundaziaren zuzendari nagusiak, Leire Cancio Orueta andreak, eta UNESCO Etxearen zuzendariak, Arantzazu Acha andreak.