Loiuko Lauro ikastolako 'Lauronexk' taldea Elhuyarren izan da, Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaz gozatzeko
2018/10/31
Loiuko Lauro ikastolako Ariana Molinos Rodriguez, Leire Pereda Pinillos, Naroa Sanchez Sobrado eta Lucia Chirapozu Martinez ikasleak, eta Amaia Perez Etxeberria irakaslea Elhuyarren eta eitb-ko jarduna ezagutzen izan dira. Elhuyar Zientzia Azoka 2017-2018 ekitaldiaren Bilboko saio nagusian aurkeztutako ‘Slauter’ lanak jasotako saria gauzatzeko izan dira bertan.
LANAREN EZAUGARRIAK
- Izenburua:
- Slauter
- Taldea eta taldekideak:
- 'Lauronexk' taldea / taldekideak: Ariana Molinos Rodriguez, Leire Pereda Pinillos, Naroa Sanchez Sobrado, Lucia Chirapozu Martinez, Nerea Trespaderne Ibañez eta Unax Unzueta Carreras.
- Lanaren laburpena:
- Lauro Ikastola smart school bat bihurtuko dugu uraren kontsumoa begiratuz.
- Saria:
- Elhuyarren jarduera barrutik ezagutzeko aukera, Zientzia Unitateko proiektuen lan-dinamikan egun batean integratuz. Horrez gain, Elhuyar aldizkariaren harpidetza urte baterako, taldekide bakoitzarentzat eta irakaslearentzat.
- Epaimahaiaren erabakia:
- Proiektuaren komunikazioan egindako ahalegin handiarengatik, emaitzak formatu egokian eta landuta azaltzeagatik.