Elhuyar Zientzia Azokaren Bilboko ekitaldiko ikuskizuna

2018/07/24
2018ko Zientzia Azokaren Bilboko ekitaldi nagusian jendaurrean eskainitako ikuskizunaren irudiak dira.

Bilboko Plaza Barrian Elhuyar Zientzia Azokaren amaierako azoka eta festa egin ziren 2018ko apirilaren 21ean, eta han taularatutako ikuskizuna da hau. Hiru elementuz osatutako ikuskizuna, hain zuzen ere: dantza bertikala, musika eta hitzak. Hauek dira egileak:

- dantza bertikala: Maider Yabar

- musika: Kresala bikotea (Biolinarekin Nora Lopez Soto eta txeloarekin Ane Ibarra Legarza)

- hitzak: Jone Uria Albizuri bertsolaria

 Ikuskizunaren gidari Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko kidea, izan zen.