Zientzia Azokaren Bilboko 2018ko ekitaldian saritutako taldeak Poloniako zientzia-azokan parte hartzen ari dira.

2018/07/18
Galiziako bi talde eta Ondarroako talde bat joan dira Poloniako Gdynia herrira. Uztailaren 16tik 22ra izango den azokan hartuko dute parte.

Elhuyarrek MILSET Expo-Sciences Europe (ESE) elkartearekin sinatutako elkarkidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen dira sari horiek. Hitzarmenaren helburua da Elhuyar Zientzia Azokan saritutako taldeek astebeteko bizipenak (proiektua azaldu, kultur-bisitak, hitzaldiak, harremanak...) eta esperientziak izatea Europako beste zenbait  gazte-talderekin eta zientzia ingurunean. 

Hauek dira Gdynia hirira joandako taldeak eta euren lanak:

1- Galiziako Parque Tecnolóxicoko Aulas Técnopole-ko taldea

Taldekideak: Martín Ansia Cantón eta Miguel Rodríguez Fernández

Proiektuaren izenburua: Materiales de sacrifico

Saria jasotzeko arrazoiak: Por el análisis exhaustivo de materiales, por resolver de manera práctica un tema complejo, por la excelente comunicación.

2- Galiziako Vigo hiriko Colexio Plurilingüe Alborada ikastetxeko taldea

Taldekideak: Inés Castro Castro eta Laura Costas Blanco

Proiektuaren izenburua: Diseño de un invernadero con autorriego de agua de mar

Saria jasotzeko arrazoiak: Por el análisis exhaustivo de materiales, por resolver de manera práctica un tema complejo, por la excelente comunicación.

3- Ondarroako Txomin Agirre ikastetxeko taldea

Taldekideak: 'Pafol' taldeko Ane, Haizea, Arantza, Cristina eta Jon Ander  

Proiektuaren izenburua: Ozeanoaren kutsadura

Saria jasotzeko arrazoiak: Plastikoen arazoarekin etorkinei laguntzeko proiektu solidarioa eta oso praktikoa lantzeagatik.