Zientzia Azokaren helburua proiektu bikainak jasotzea baino gazteek konpetentziak garatzea da

2018/04/19
Zientzia Azoka antolatzen duten Elhuyarreko bi arduradun, Danel Solabarrieta Arrizabalaga eta Aitziber Lasa Iglesias, elkarrizketatu ditu UEUk, eta unibertsitatea.net atarian jaso.

Elhuyarrek kultura zientifikoa gizartean sustatzeko egiten dituen ekimenetako bat da Zientzia Azoka (#zientziazoka).Ekimenean 12-18 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta 2018ko edizioan 33 ikastetxetako 911 ikasle ari dira proiektua lantzen.

UEUk bat egin du proiektuarekin eta lanean aritu diren bost talderen esperientziak jaso ditugu (hemen dituzu zientziazoka-ko elkarrizketak).

Ildo honetatik, ezin utzi jaso gabe Zientzia Azokaren antolaketan buru belarri dabiltzan Elhuyarreko arduradunen hitzak. Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arrizabalaga elkarrizketatu ditugu.

 

Gehiago irakurri.