'Zientzia-azoken liburu berdea' liburua argitaratu du FECYTek

2018/03/06

FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) Zientzia-azoken liburu berdea (Libro Verde de las Ferias de Ciencia) izeneko liburua prestatu eta argitaratu du, Espainian antolatzen diren Zientzia Azoka nagusienen parte-hartzearekin, Elhuyarren Zientzia Azoka barne. Liburuaren abiapuntua jada indarrean dauden azokak dira, eta bertan jasotzen dira azoka bat abiatzeko ezaugarri nagusiak eta faseak, baita horretarako beharrezko praktika onak; hori guztia azoka antolatzen hasi nahi dutenen inspirazio izateko helburuarekin.