“ZIENTZIA AZOKA 2018”, GAZTEEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PROIEKTUEN TOPAKETA AURKEZTU DA BILBON
Gaur, apirilak 17, aurkeztu dute Bilboko Udaletxean Koldo Narbaiza Olaskoaga jaunak, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Amaia Esquisabel Alegria andreak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketa zuzendariak, eta Leire Cancio Orueta andreak, Elhuyarreko zuzendari nagusiak 2018ko Zientzia Azoka.
Aurkezpenean izan da, halaber, Sodupeko Maitane Alonso Monasterio gaztea, iazko Zientzia Azokan eta aurtengo Bartzelonako Exporecerca Jove azokan irabazle izandakoa; zientzia-proiektuak lantzeko bidean izandako bizipenak azaldu ditu. Berak kontatutakoetatik azpimarratzekoa ze ilusio, gogo eta jarrera positiboz bizi dituen zientzia-proiektuak
Azokak aurten bi nobedade garrantzitsu daude:
- Unibertsitateen inplikazioa bi alorretan:
- Zientzia Azokan ikasle-taldeekin lanean aritzeko izena eman duten ikertzaile kopurua (248 ikertzaile)
- Azoka egunean bertan, Plaza Barrian jarriko den eremu profesionaleko ikertzaileen gunean proiektuak erakusteko unibertsitateek emandako erantzuna (12 proiektu erakusgai)
- Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan, Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) jarraiki lanak antolatzea; helburu horiek landu, aztertu eta proiektuetan txertatuz, giza garapen jasangarriagoa bultzatzeko balioak lantzea.
Hemen larunbateko egitaraua
Ikusgai egongo diren proiektuen adibidea: SOMOX-LANDABURU taldea (Somorrostro): https://www.youtube.com/watch?v=MyGaxl75qqo