Bilboko Botikazar BHIko gazteak DIPC zentrora egin dute bisita
2022ko ekainean, Bilboko Areatzan egindako Elhuyar Zientzia Azokan, lan onagatik errekonozimendua jaso zuen Botikazar BHI ikastetxeko gazteek eginiko proiektu honek:
- Lanaren izena: Ama Orea
- TALDEKIDEAK
- Iñigo Bilbao
- Oier García
- Mikel Román
- Aitzol Santos
Hona gazteek bere 'Ama orea’ lanari buruz diotena: “Ore amaz egindako ogiak ekoiztean ogi arruntak ez dituen onura batzuk aterako ditugu, eta honekin frogatuko dugu ama oreko ogia ogi normala baina osasuntsuagoa dela. Gure helburua da ogi hauek egitea hurrengo onurekin: kontserbagarririk ez izatea, B-taldeko bitaminak izatea, digestioa hobetzea, presio arteriala jaistea eta diabetikontzat jangarria izatea.’
Goiz pasa ederra izan dute DIPC ikerketa-zentroan, eta bisita oso interesgarria iruditu zaie guztiei.
Zorionak, gazteok, eginiko lanagatik eta izandako bizipenagatik!
Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.