Deustuko ikastolako gazteak Tecnalia ikerketa-zentroan izan dira bisitan
2022ko ekainean, Bilboko Areatzan egindako Elhuyar Zientzia Azokan, lan onagatik errekonozimendua jaso zuen Deustuko ikastolako gazteek eginiko proiektu honek:
- Lanaren izena: Energia Minieolikoa
- TALDEKIDEAK
- Aritz Bernal Carrillo
- Maddi Amillategi Ezkurra
- Uxue Cámara Ortiz
- Mikel Larrinaga Sanchez
Hona gazteek bere 'Energia minieolikoa’ lanari buruz diotena: 'Ikastolan elektrizitatean gastu oso handia dagoela ikusi dugu, eta, gaur egun elektrizitatearen prezioa oso altua denez, gastuak murrizteko proiektu hau pentsatu dugu. Beraz, Ikastola energetikoki efizientea bihurtzea da gure erronka. Energia minieolikoa erabiltzea aukeratu dugu, ibai ertzean gaudenez, aire asko dagoelako.’
Oso gustura ibili dira gazteak eta irakaslea, eta bisita oso interesgarria iruditu zaie guztiei.
Zorionak, gazteok, eginiko lanagatik eta izandako bizipenagatik!
Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.