Donostiako IES Usandizaga Peñaflorida Amara BHI institutuko gazteak Exporecerca azokan dira
2022ko Elhuyar Zientzia Azokan DBH 3-4ko Biologia arloko lanik onenaren saria jaso zuten institutuko gazteek ‘Ernetze kutsatua’ lanagatik. Martxoaren 9tik 11ra bitartean Bartzelonako Exporecerca azokan izango dira proiektua erakusten.
IES Usandizaga Peñaflorida Amara BHI insitutuko Alma Rivadeneira, Yineiry Bautista eta Jon Redín gazteak eta Maria Arantzazu Eizmendi Goikoetxea irakaslea joan dira Bartzelonara.
Hauxe gazteek ‘‘Ernetze kutsatua’ lanari buruz diotena: “Ikerketa-proiektu honetan brokoli eta letxugaren haziak ernetu dira petri plaketan hiru kutsatzaile ezberdinekin: lixiba, detergentea eta arropa tintea. Kutsatzaileen kontzentrazio desberdinekin disoluzioak egin dira. Emaitzetan aztertzen dena ondorengoa da, zenbat eta kutxatzaile-kontzentrazio handiagoa izan disoluzioan, kasu gehienetan, orduan eta txikiagoa izango da landarearen tamaina.”
Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.
Zorionak, gazteok, eginiko lanagatik eta zorte on EXPORECERCA azokan!