Elhuyar MILSETeko bazkide oso da

2018/07/24
Orain arte, Elhuyar MILSETeko bazkide elkartu zen, baina 2018ko uztaileko bartzarraz geroztik bazkide oso da.

MILSET-ek amaitu berri du Poloniako Gdynia hirian ospatutako MILSET Expo-Sciences Europe 2018 zientzia-azoka; Elhuyar Zientzia Azokako gazteak ere bertan hartu dute parte. Zientzia-azokaz gain urteko batzar orokorra ere egin du Europako MILSETek Polonian, eta, aho batez, onartu dute Elhuyar bazkide elkartu izatetik bazkide oso izatera pasatzea.  Bilkura 2018ko uztailaren 18an egin zen. 

MILSET mundu mailako erakundea da, eta Elhuyar Europako MILSETeko bazkide oso da; Europako bazkide dira, besteak beste, Frantzia, Hungaria, Italia, Erresuma Batua, eta Alemaniako erakunde eta elkarteak.

Europako Batzordeko exekutiboko kide ere izango da Elhuyar, eta Danel Solabarrieta Arrizabalagak hartuko du parte.

 

Zorionak Elhuyar!