Elhuyar Zientzia Azoka 2021: amaierako ekintzak
Elhuyar Zientzia Azoka 2021 ekimenaren amaierako ekintzak bi formatu izango ditu: azoka birtuala ikastetxeetako ikasleentzat, eta azoka presentziala Bilbon, ikastetxeentzat eta publiko orokorrarentzat. Ekintza independenteak badira ere, biak osagarriak izango dira.
-
Ekintza birtualak
Maiatzaren 31tik ekainaren 4ra ekintza desberdinak izango dira, betiere unibertsitateetako ikertzaileen eta STEM profesionalen eskutik.
Ekintza horiek DBHko eta batxilergoko ikasleentzat dira; tailerrak eta elkarrizketak edonorentzat irekiak dira, baina gazte eta ikertzaileen arteko Topaketak Elhuyar Zientzia Azokan proiektua aurkeztu dutenentzat dira.
Edozeinetan parte hartzeko ere izena eman behar da formulario bidez. Izena emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da.
Ekintza birtual hauek izango dira astean zehar:
- Gazteen eta ikertzaileen arteko Topaketak
- Tailerrak
- Solasaldiak ikertzaileekin: Egin galdera ikertzaileari!
-
Azoka, Bilbon
- DATA: 2021eko ekainaren 5ean, 11:00-15:30 bitartean.
- LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan
- PARTEHARTZAILEAK:
- Gazte-taldeen proiektuak. Osasun-egoerak behartuta, Bilboko azoka murriztua izango da eta Elhuyarrek gonbidatutako gazte-taldeek hartuko dute parte. Guztira 20 izango dira.
- Unibertsitateetako proiektuak. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko stand profesionalak. Guztira 5 izango dira.
- PROGRAMA
- 11:00-12:00: standen muntaketa.
- 12:00: irekiera ofiziala.
- 12:00-15:30: standak ikusgai, elkarrizketak, eta abar.
- 17:00: Sari-banaketa. Streaming bidez zabalduko da
Informazioa eta izena emateko, hemen sartu
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) laguntzarekin egina.
Babesleak