Elhuyar Zientzia Azokak ordezkariak izan ditu Milango FAST azokan

FAST azoka 2022ko martxoaren 9tik 11ra izan da eta bertan izan dira Lauro ikastolako gazteak.
Aurkeztutako proiektua: Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin
Ikerketa-lan horretan, mikrograbitatean, urteroko lekaleen hazkuntza-prozesua nolakoa den eta geotropismoak zein eragin duen ernetzean ikusi dute. Horretarako, klinostato bat diseinatu, eraiki eta programatuko dute.
Taldekideak:
- Nahia Urteaga López
- Izadi Diego Eguren
- Aiala Yañez Iturbe-Ormaetxea
- Leire Soto Otxandiano
Irakaslea
- Amaia Perez Etxebarria
Asteburu osoa pasa dute Milanen, eta proiektua aurkezteaz gain, bizipen ugari izan dituzte; besteak beste, Korrikari keinua egin diote Milango katedralaren aurrean.
Zorionak, neskak, eginiko lanagatik!
Elhuyar Zientzia Azokak, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren) eta Euroeskualdeko laguntzei esker.