Onlineko saioak ikertzaileekin, proiektuetan zenbait ikuspegi kontuan hartzeko
Elhuyar Zientzia Azokako proiektuetan lan egiterakoan kontuan hartzeko gakoak azaltzeko 3 webiner bultzatu dira aste honetan; ikertzaile espezializatuekin elkarrizketak izan dira interesgarriakm¡, eta hainbat irakaslek hartu dute parte.
Astelehenean, martxoak 7, Deustuko unibertsitateko Aito Coca Nuñez ikertzaileak, 'Investigación en 'Actividad Física, Deporte y Salud': ¿que estudios se pueden hacer en estas áreas de conocimiento?' gaia jarri du mahaigainean. Kirolari eta kirol jarduera proiektuetan enfokatzeko zenbait azalpen praktiko eman ditu.
Asteazkenean, martxoak 9, PuntuEUSeko Manex Garaio kideak, 'Zibersegurtasuna eta nortasun digitala' izan ditu hizpide. Sareari ematen dizkiogun datuak nola babestu eta nortasun digitala eraikitzeko gakoetaz aritu da.
Ostegunean, martxoak 10, UPV/EHUko Jone Uria Albizuri matematikariak, 'Datuak eta ikerketa. Ikerkuntzan jasotako datuak lantzen' gaiaren inguruan eman ditu azalpenak. Ikerketan bildurtako datuak aztertuz, ondorio esanguratsuak atera daitezke. Saio honetan, datu-baseak moldatu, prestatu eta taula zein grafiko bidez ikustarazteko lagungarri egingo zaizkigun tresnak ezagutu ditugu.
Saio horiek guztiak, ikusgai daude. Hemen lotura
Trebakuntza-saio hauek antolatu dira, besteak beste, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren) eta Euroeskualdeko laguntzei esker.