Elhuyar Zientzia Azokako gazteak Euskadi Irratiko 'Ekosfera' saioan elkarrizketatu dituzte
Elhuyarrek urtero antolatzen duen Elhuyar Zientzia Azokan, iaz, eguzki-energia harrapatzeko asmakizun bat aurkeztu zuten Iruñeko San Fermin ikastolako Ane Garcia eta Leire Culla ikasleek. Azokan saria jaso eta Italiara joan ziren, 2023ko 'I Giovani e le Scienze' zientzia-azokara asmakizuna aurkeztera; eta Italiako azoka horretan ere saritua jaso zuten: zilarrezko domina.
Zientzia-azoka batetik bestera egindako ibilbideaz hitz egiteko, Euskadi Irratiko 'Ekosfera' saioan izan dira Elhuyarreko Guillermo Roa aurkezlearekin solasean. Gaur egun, bi gazteak, unibertsitateko ikasleak dira, eta ingeniaritzako ikasketak egiten ari dira.
Hemen elkarrizketa entzungai.
Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, FECYT-en (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du.