Euskal Herriko gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte Elhuyar Zientzia Azokan

2021/06/07
Ekainaren 5ean Bilbon egindako zientzia-azokan, urtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsi zituzten

Eguerdiko 12:00etan eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azokari, irekiera ofizialarekin, eta bertan izan ziren agintariak eta azokaren babesle eta kolaboratzaileak. 

Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak erakutsi zituzten. Egoera dela eta, 20 talde finalistek soilik hartu zuten parte Bilboko azokan, nahiz eta 110 proiektu aurkeztu diren urtean zehar; proiektu guztiak daude ikusgai webgunean.

UPV/EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko zenbait ikerketa-proiektu ere erakusgai egon ziren.

Sariak eta irabazleak

Areatzan proiektua aurkeztu zuten talde guztiek jaso zuten saria. Goizean, Areatzako eremuan bertan, 13 taldek Elhuyar Zientzia Azokaren sareko ikerketa-zentroetan egiteko egonaldi tutorizatuetarako aukera eskuratu zuten. Hemen dago sari horren bizipena egingo duten taldeen zerrenda.

Arratsaldean, Bilbon bertan, baina Zabalgune eraikinean, beste zientzia-azoketarako akreditazioak eta Bizkaia Talent-eko beka banatu ziren. Hemen jasota daude beste azoketarako izendatuak eta beka jasoko dutenak.

Proiektu ikusgarriak, landuak, ondo garatuak eta azalpen oso egokiekin ikusi genituen larunbatean, baina webgunean jasotako guztiak ere halaxe dira.

Bestalde, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra onlineko ekintzak egin dira eta guztien emaitzak webgunean daude: STEAM tailerrak, eikertzaileekin elkarrizketak eta topaketarako STEM profesionalekin grabatutako proiektuak.

Hemen ikus daitezke eguneko jarduneko argazki eta bideoak:

azoka-eguneko argazkiak

sari-banaketako argazkiak

egun osoko jardunaren bideoa

- sari-banaketako bideoa

 

Zorionak parte hartzaile guztiei eta eskerrik asko eginiko lan onagatik!

 

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT) laguntzarekin egina.

Babesleak