Elhuyar Zientzia Azokarako proiektuak nola egin aztertzen aritu dira irakasleak

2022/11/14
2022ko azaroaren 7an, 8an, 9an eta 10ean, Euskal Herriko hainbat irakaslek proiektugintzako azalpen-saioetan parte hartu dute.

2022-2023 ikasturtean Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko izena eman duten DBHko eta batxilergoko irakasleei, eta are gehiago izena eman nahi duten irakasleei, inspiraziorako baliagarriak izango zaizkien proiektuak aurkeztu dizkiete. 1 orduko lau saio egin dira, online, gai eta hizlari desberdinekin, 'Elhuyar Zientzia Azokarako proiektu inspiratzaileak' izenburupean; iazko azokara aurkeztutako proiektuen adibideak izan dira ardatz.

1- Mikrobiologia

Trebakuntza honetan 2022ko Elhuyar Zientzia Azokan aurkeztu ziren mikrobiologiako bi proiektu aurkeztu dituzte eta mikrobiologiako proiektuak egiterakoan kontuan izan behar diren biosegurtasunaren inguruko aholkuak ere eman dituzte. Irakasle hauek aurkeztu dituzte euren gazteek eginiko proiektu arrakastatsuak:

 2- Energia berriztagarriak

Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen proiektu bat eta energia berriztagarriekin erlazionatutako Elhuyar Zientzia Azokako beste bi proiektu aurkeztu dituzte irakasleek:

3- Nekazaritza/Botanika

Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen proiektu bat eta landareekin gelan proiektuak egiteko adibideak aurkeztu dituzte irakasleek:

4- Teknologia/Programazioa

Elhuyar Zientzia Azokan teknologiarekin eta programazioarekin erlazionatutako hiru proiektu aurkeztu dituzte irakasleek:

Arrakasta handia izan dute saioek, eta guztira Euskal Herriko 188 irakaslek eman dute izena.

 

Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen, Nafarroako Gobernuaren, FECYT- Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología erakundearen (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Erabi-ren laguntza ekonomikoa du, eta euskal unibertsitate eta ikerketa-zentro nagusien lankidetza.